XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Behin-behineko askatasunean segituko du De la Hoz Urangak

MADRIL

Jose Antonio de la Hoz Uranga abokatuak, ustez Andres Gutierrez Blanco industriariaren bahiketan bitartekari izateagatik auzipetutakoak, behin-behineko askatasunean jarrai dezala erabaki du Entzutegi Nazionalak.

Euskal abokatua kartzelaratzearen alde fiskalak jarri zuen errekurtsoa atzera bota dute beraz.

Epaiketa egin bitartean utzi zuten libre Jose Antonio De la Hoz 1992ko uztailean, Carlos Bueren epailearen aginduz urtarrilaren 9tik kartzelaratuta egon ondoren.

Bestalde, bere kontrako epaiketa burutzeko konpetentzia zein epaitegik duen oraindik erabakitzeko dagoen gauza da.

Izan ere, abokatuaren defentsak auzia jurisdikzio arruntera pasatzea eskatzen du, eta Entzutegi Nazionalak ez dadila horretarako konpetente egin.

Andres Gutierrezen bahiketa ETAk egin zuenik ez dela frogatu argudiatzen du defentsak bere eskaeran.

Konpetentzia Madrileko Entzutegi Nazionalaren esku uztea erabaki zen joan den otsailean, baina Auzitegi Gorenean errekurritu du Jose Antonio de la Hozen abokatuak.

Fiskaltzak eta akusazio partikularrak, berriz, ez dezala errekurtso hori inolaz ere planteatzen utzi eskatu du, epaiketa atzeratuko lukeelako.